martes, 17 de noviembre de 2009

JOXERRA GARZIAREN BIOGRAFIA

BIOGRAFIA:

1953ko apirilaren 14an jaio zen, Legazpin (Gipuzkoa). Filosofiako eta Kazetaritzako lizentziatua, eta, 1999a igaro hondoren, Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatea arloan doktore izan zen.
Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesia aurkeztu eta defendatu zuen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea aritzen da, Publizitatea irakasten, eta idazlea ere bada. Horrez gain, euskal prentsan eta irratietan kolaborazioak egiten ditu.
Joxerra Garziaren ibilbidea oso lotua egon izan da hedabideen munduari eta bertsolaritzari: irratian eta telebistan bertso programak egin eta zuzendu ditu hainbat urtez. Prentsa idatzirako ere egin izan ditu kolaborazioak bertso kritikari moduan.
Eskoletan bertsolaritza lantzeko material didaktikoa prestatzen ere lan handia egina da. Joxerra Garziaren lanak garrantzi handiko erreferente bihurtu dira bat-bateko bertsogintzaren fenomenoa azaltzeko eta ulertzeko orduan.
Idazle moduan hainbat esparru jorratu ditu (haur literatura, poesia, pasadizo nobelatuak, gogoeta pertsonalak...). Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari izan zen, eta gaur egun, Alberdania argitaletxearen Zer Berri saila zuzentzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario